Agenda 2030

Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak, 2015. urtean, Garapen Jasangarrirako 2030 agenda onartu zuen . Agenda honen helburua, bake unibertsala sendotzea, askatasunaren kontzeptu zabalagoaren barruan da. Agenda 2030 honen oinarrizko elementuak, 5 dira; Pertsona, Planeta, Oparotasuna, Bakea eta Aliantzak. Bake unibertsal hau lortzeko , 17 helmuga eta 169 erronka ezarri zituzten estatu kideek. Euskal Herriko kasuan, 18 helmuga daude, 18. helmuga euskara eta euskal kultura izanik. Gure ikerketa lanean hauetako 4 helburu islatu ditugu. 

4. helburua. Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea. 

5. helburua. Genero‐berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.

10. helburua. Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.

11. helburua. Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.

Batez ere, gure ikerketan 4. eta 5.helburua zuzenean betetzea bermatuko genuke azkenean hezkidetzak kalitatezko hezkuntza sustatzen baitu.

Scroll hacia arriba