Gaiaren kokapena

Hezkuntza-sistema eta horren barruan sartzen den guztia, gizartearen, ekonomiaren, politikaren, ideien eta, oro har, bizitzaren oinarria eta zutabea da. Gaia ondo ulertzeko beharrezkoa da, hala edo nola, hezkuntza sistemaren definizioa zein den jakitea; hezkuntza sistema, hezkuntzari dagokionez, hezkuntzarekin lotura duena da, ezagutzak transmititu eta pertsonen sozializazioa ahal-bitzeko prozesua da.

Estatua da hezkuntza-sistemaren kudeaketaren eta erregularizazioaren arduraduna. Hezkuntza Ministerioaren edo antzeko erakundeen bidez, gobernariek lurralde batean hezkuntza oinarriak ezartzen dituzte.

Gaur egun, hezkuntzarako sarbidea giza eskubideen zerrendaren barruan dagoenez, estatuak bermatu behar du hezkuntza sistemak pertsona guztiak barne hartzen dituela, pertsonaren egoera, arraza, sexua edo erlijioa kontuan hartu gabe.

Orain arte ezagutu ditugun bizitzako esparru gehienetan bezala, baliteke emakumeen eta gizonen helburuak berdinak izatea, baina gizarteak ezartzen dizkigun helburuak oso desberdinak dira bi sexuetarako. 

Europan eta Ipar Amerikan, XIX. mendearen amaierara arte ez zuten lortu emakumeek hezkuntzarako eskubide masiborik, prestakuntza-maila guztietan. Emakumeak hezkuntza-sistemetan azkar sartzen baziren ere, emakumeek duela hamarkada gutxi arte jasotzen zuten prestakuntza eta gizonek jasotzen zutena oso desberdinak ziren. Emakumeak mendetasunean eta obedientzian trebatzen ziren, ama eta emaztearen funtzio tradizionala betikotzeko helburuarekin, eta haiek, berriz, funtsezko bi helburu maskulinorekin hezten ziren: familia zuzentzea, ekoiztea eta hornitzea. Horrenbestez, sexuen arabera bereizitako hezkuntzak zentzua ematen zion sexu-ordena patriarkalak ezarritako lanaren sexu-banaketa horri. 

Hala ere, gaur egun, banandutako sexu-eredua baztertu egin du hezkuntza mistoaren ereduak; izan ere, bertan, gazteek, beren sexua edozein dela ere, espazio berberak partekatzen dituzte eta irakasgai berberak ere badituzte. Egoera hori, lehen olatuko mugimendu feministei esker lortu da; izan ere, mugimendu horiek aldarrikapenen ikur berezia egin zuten, hala nola hezkuntzarako eskubidea eta emakumeek lan-esparruan gizonekiko duten aukera-berdintasuna

Scroll hacia arriba