Marko teorikoa II

HEZKUNTZA SEGREGATUA VS HEZKUNTZA MISTOA

Hezkuntza bereiziak ikaslea pobretu eta gainbehera ekar dezake. Izan ere, pertsona sozialek beste pertsona batzuekin harremanak izatea bilatzen dute. Hezkuntza mistoak harreman hori errazten du, bi sexuen arteko harremana ezartzen baitu.

Bi sexuen arteko antzekotasuna bilatzeak norberaren errealizazio- eta gainditze-itxaropenak mugatu ditzake. Hezkuntza bereiziak genero-desberdintasuna, kolorea, kultura, etnia eta nazionalitatea errespetatzen ditu, besteak beste. Haur bakoitzaren ezaugarri indibidualak dira.

Bi generoen arteko bizikidetza banatu eta kentzen duenez, ez du laguntzen beste generoaren sentsibilitatea, tolerantzia eta enpatia ezagutzen eta ikasten.

Balioak funtsezko oinarria dira gizartearen funtzionamendu egokia bermatzeko. Modu bereizian hezteak ez du laguntzen bi generoen arteko errespetua, tolerantzia, enpatia eta beste funtsezko balio batzuk garatzen.

Hezkuntza mistoak pertsona bakoitzeko hezten du, berdintasuna errespetatuz eta sustatuz, eta ez pertsonaren generoagatik, beste sexua baztertuz.

Generoen arteko desberdintasunak gainditzea eta errespetatzea ezin da landu modu bereizi eta isolatuan heztean.

Hezkuntza mistoak aurreiritziak saihesten ditu.

HEZKIDETZA

ZER BALDINTZA BETE BEHAR DITU HEZKUNTZA -PROPOSAMEN, -PROIEKTU EDO -PROGRAMA BATEK HEZKIDETZAT HARTZEKO?

  1. -Abiapuntutzat hartzen da ingurunea sexista dela eta ez neutroa. Eskola ingurune horren parte da, eta, beraz, ikasleez gain, irakasleak ere hezkidetzaren parte dira.
  2. -Hezkuntza curriculum berritua eskatzen da, honako balioen hezkuntza barne hartzen duena: berdintasuna, tolerantzia, elkarrizketa eta gatazken konponbide baketsu, eta koantuan hartzen dira eskolatik kanpo jardun behar duten beste sozializazio -gune eta -eragile batzuk.
  3. -Bere azken helburua gizonen eta emakumeen arteko harremanak eraldatzea da, genero hierarkizazioa gaindituz.
  4. -Emakumeek, baina baita gizonek ere, rol estereotipatuak hausteko gonbita egin eta bultzatzen da, rolak gurutza daitezen eta sexuaren arabera kosifika ez daitezen.
  5. -Gatazkak modu baketsuan eta indarkeririk gabe konpondu behar da.

ZER NOLAKO EKINTZA BURUTZEN DIRA HEZKIDETZA BULTZATZEKO HELBURUAREKIN?

  1. -Sentsibilizazio- eta dibulgazio- kanpainak
  2. -Kongresuak eta jaurdunaldiak
  3. -Ikastaroak, tailerrak eta lantaldeak
  4. -Jolasak, gorputz-adierazpeneko jarduerak, antzerkia eta talde-dinamikak
  5. -Proiektuak eta programak
  6. -Argitalpenak
  7. -Diru-laguntzak eta sariak

Scroll hacia arriba