Marko teorikoa I

Hezkuntza-sistema irakaskuntza egitura bat da, eta hainbat erakundek eta organismok osatzen dute. Erakunde eta organismo horiek herrialde bateko Estatuak emandako politika, harreman, egitura eta neurrien arabera arautzen, finantzatzen eta eskaintzen dituzte hezkuntza gauzatzeko zerbitzuak. Hots, hezkuntza-sistema eta horren barruan sartzen den guztia, gizartearen, ekonomiaren, politikaren, ideien eta, oro har, bizitzaren oinarria eta zutabea da. 

HEZKUNTZA SEGREGATUA

Hezkuntza segregatua, emakume eta gizonen banatuta hezitzen duen sistema da. Sistema hau aurrrera eramateko arrazoietako bat da, emakume eta gizonek ikasterakoan dituzten ezberdintasunak. Hasteko, emakumeak nabarmentzen dira hezkuntzan, hitz-jariotasunean eta pertzepzio arintasuna dela eta. Baina gizonak, ikuspegi espazialean eta tarea mekanikoetan badira ere bereiziak. Emakumeek estilo erreflexiboago bat dute eta gizonek aldiz inpultsioagoa. Beste alde batetik, mutilek abantaila dute lan-memorian irudi bisualak manipulatzea eskatzen duten zereginetan; neskek, berriz, emaitza hobeak lortzen dituzte epe luzerako memoria berreskuratzea eta hitzezko informazioa eskuratzea eta erabiltzea eskatzen duten zereginetan, edo plangintza eta aldi bereko arreta eskatzen duten zereginetan. 

HEZKUNTZA MISTOA

Gure egungo hezkuntza-sisteman nagusi den eskola mistoaren eredua pertsona guztien arteko berdintasunaren printzipio demokratikoan oinarritzen da, hezkuntza bateratua eta berdintasunezkoa defendatuz, bai curriculumean, bai arlo pedagogikoan. Eredu horren barruan, genero-politikek ez dute garrantzi berezirik; izan ere, gizonen eta emakumeen artean erabateko berdintasuna dagoelako ideiatik abiatzen da, eta, beraz, taldeen arteko kultura-desberdintasunak ukatzen ditu. Eskola honetan, ikasleak pertsona gisa tratatzen dira, eta haien merezimenduak eta ahaleginak saritzen dira.

HEZKIDETZA

Hezkidetzako eskola-ereduaren abiapuntua da genero-arrazoiengatiko desberdintasun sozialak eta sexualak daudela (haurrak), genero-aniztasuna kultura-aniztasun gisa txertatuta. Emakumeei tradizioz lotutako balio kulturalak eta praktikak aitortzen dira. Eredu horren arabera, eskola espazio ez-neutrala da, tradizionaltzat hartutako balio patriarkalak transmititzen dituena eta gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak areagotzen laguntzen duena. Hezkidetzako eskolaren helburua sexuen arteko estereotipoak ezabatzea da, neska-mutilen arteko desberdintasun sozialak eta hierarkia kulturalak gaindituz.

Scroll hacia arriba