Sarrera

Gu Ainhize Etxabarri eta Maddi Galarraga gara eta Lauro Ikastolan 1.batxilergoa  kurtsatzen gaude, gizarte zientzietan. Guk ikerketa lana egitea aukeratu dugu uste dugulako honek etorkizunaren aurrean asko lagunduko gaituela bai unibertsitatera begira zein gure eguneroko bizitzan eta gauza berri asko ikasi ahalko ditugula pentsatzen dugu. Gainera, ikerketa lan hau egitean gure jakintasuna zabaldu dezakegu eta interesa dugun gai batzuen inguruan gehiago sakondu eta ikertu ahalko dugu.  Kasu honetan, gure ikerketa lanean, hezkidetza, hezkuntza mistoa eta hezkuntza segregatua aztertuko dugu, gure ikastetxean zein hezkuntza metodo dagoen ikertzeko helburuarekin.

Gai honetan sakontzea eta honi buruz gehiago ikertzea aukeratu dugu uste dugulako ezinbestekoa dela hezkuntza gizartearen esparru guztietan eta era berean gizarteko indibiduo bakoitzean duen eragina. Baita ere, gai hau aukeratzean eta ikertzen hastean ikusiko dugu nola hasi ziren umeek heziketa jasotzen eta nola garatu eta hobetu den gaur egun arte.

Hezkuntza segregatua, mixtoa eta hezkidetza. Hiru sistema hauek dira gaur egun gailentzen diren hezkuntza sistemak eta ikerketa burutu ondoren, hezkidetza dela betaurreko feministetatik berdintasunean oinarritutako gizartearen eraikuntza ahalbideratzen duen bakarra aurreikusten dugu.

 

Scroll hacia arriba